Sukaldaritza liburua/Errezetak/Sagardoz eginiko udareak bainilla izozkiarekin
Itxura
SAGARDOAREKIN EGINIKO UDAREAK BAINILAZKO IZOZKIAZ
MAHAIKIDEAK: 4
OSAGAIAK
[aldatu]- Udarea: 4.
- Azukrea: 50 g.
- Sagardoa: 500 ml.
- Limoi zukua: ½ iragazia.
- Mendafina: 6 hosto.
- Bainila izozkia: 4 bola.
- Saltsa desberdinak.
PRESTAKETA
[aldatu]- Udareak zuritu ondoren kazola estu batean jarri eta sagardoz estali, azukrea, limoi zukua eta mendafina gehitu ondoren su baxuan egosi.
- Udare motaren arabera denbora gehiago edo gutxiago egosi beharko dugu.
- Labana batekin ziztatu eta egina dagoenean, udareak bertatik erretiratu eta salda gutxitzen utziko dugu, ari ahul puntua lortu arte.
- Aurkezpena egiteko lauki luze itxura duen plater bat hartuko erabiliko dugu. Plater erdian saltsa desberdinekin dekorazioa bat burutu ondoren, albo batean udarea jarri eta gainetik almibarrarekin estaliko dugu. Beste aldean izozki bola bat jarriko dugu. Amaitzeko Mendafin hostoak eta andere mahats sorta bat erabiliko dugu.
AHOLKUAK
[aldatu]- Kontu izan udarea bustitzeko almibarra ari ahul puntua gainditu ez dezala.