Sukaldaritza liburua/Errezetak/Sobao pasiegoa
Itxura
“SOBAO” PASIEGOA
15 opiltxo inguru egiteko
OSAGAIAK
[aldatu]- Arrautza: 4.
- Azukrea: 150 g.-250 g
- Gurina: 250 g. pomada puntuan.
- Irina: 250 g. bahetua.
- Limoi azal birrindua: 1 zati zuria gabe.
- Legamia hautsa: 5 g.
PRESTAKETA
[aldatu]- Pasiegoen moldeak banatu labeko erretilu batean.
- Labea 160 Cº-tan piztu.
- Nahastu irina, legamia eta limoi azal birrindua.
- Arrautza eta azukrea pertz batean harrotu, zuritu arte.
- Lehenik, gurin urtua gehitu; jarraian, irina, legamia eta limoi azala, ondoren hagatxoarekin nahasi.
- Pasiegoen moldeak gehienez, 3/4 bete eta labera sartu.
- 30-35 minutu inguru beharko du egosteko.
- Labetik atera eta hozten utzi, moldetik atera aurretik.
AHOLKUAK
[aldatu]- Errezeta hau arrautzak harrotu gabe ere egiten da. Kasu horretan gurina eta azukrea nahastu lehenik, ondoren arrautzak banan-banan gehitu eta azkenik irinak. Errazagoa da haurrekin eta etxean egiteko baina ez da berdin harrotzen.
- Arrautzak harrotuta egingo bagenu, osagaiak nahasteko garaian inoiz ez da irabiatu behar, kontu handienarekin nahastu baizik.
- Edozein bizkotxo ondo egina dagoen jakiteko, zotz edo labana txiki bat sartu erdian, eta hau garbia aterako balitz, egina dagoela esan nahiko luke.