Sukaldaritza liburua/Errezetak/Sushi egiteko ozpina
Itxura
SUSHI EGITEKO OZPINA
800 g arroz egosirentzat.
OSAGAIAK
[aldatu]- Arroz ozpina edo sagardo ozpina edo mugurdi ozpina: 125 ml.
- Azukrea: 60 g.
- Gatz fina: 10 g.
- Arroz zuri egosia: 800 g.
PRESTAKETA
[aldatu]- Lehenik kazola txiki batean ozpina, azukrea eta gatza berotu eta ongi disolbatu. Ez dezala irakin. Erretiratu.
- Arroz egosi berria eta guztiz hoztu aurretik ozpina gehitu eta kontu handiarekin nahasi.
AHOLKUAK
[aldatu]- Horrela arroza prest izango dugu sushi mota desberdinak egiteko, nigiriak, makiak....