Oilasko bularra, gatz, tipula eta piper berdearekin 10 minutuz egosi. Jarraian, haragia eta barazkia banatu, haragia eskuekin edo labanarekin desegin eta barazkia dadotan moztu.
Barazki hau olioarekin sutan jarriko dugu, gorritzen hasitakoan tomatearen erdia gehituko diogu. 10 minutuz kozinatu eta irabiagailutik pasako dugu.
Beste kazola batean oilasko haragia, tomate saltsa hau, piperminak eta geratzen zaigun tomate naturala gehituko ditugu. 10 minutuz batera kozinatu eta puntuan jarriko dugu.
Nahi izanez gero, tipula eta piper berdea irabiagailutik pasa gabe ere zerbitza daitezke, kasu horretan juliana eran edo zerrendetan moztuko genituzke.
Tako hauek entsalada eta arrozarekin ere zerbitzatzen dira.