Sukaldaritza liburua/Errezetak/Taloa
Itxura
TALOA
MAHAIKIDEAK: 4.
OSAGAIAK
[aldatu]- Arto irina: 400 g. (10 g. gari irin ahulagatik ordezka daiteke).
- Ur epel-beroa: 280 ml.-320 ml. artean.
- Gatza: 5 g.
PRESTAKETA
[aldatu]- Ura epeldu egingo dugu 40ºC-50ºC ingurutan.
- Katilu edo pertz batean irina gatzarekin jarriko dugu.
- Sumendi bat egin eta ura poliki poliki gehitzen joango gara eskuarekin lantzen dugun bitartean.
- Ura gehitzen joan ahala orea eskuetan gutxiago itsatsiko da. Hori da puntua, bola bat egin eta eskuetan ez du itsatsi behar.
- Zapi busti batekin estali eta 10 minutuz bere horretan utzi.
- Denbora hori pasatutakoan egurrezko taula batean 95-100 gramoko bolak egin, horiek egurrezko ohol batean eskuen zartadekin zabaldu eta plantxan egosi.
AHOLKUAK
[aldatu]- Ur beroak almidoia solta dezan laguntzen du, modu horretan orea hobeto lantzen da.
- Taloa egosteko garaian, honek puztu egin behar du. Hori da egina dagoela adierazten digun puntua.