Edukira joan

Sukaldaritza liburua/Errezetak/Teilak

Wikibookstik

TEILAK

Teilak

OSAGAIAK

[aldatu]

PRESTAKETA

[aldatu]
  • Pertz batean azukrea, irina eta arbendol elkartu eta nahastu.
  • Arrautza erdi irabiatua gehitu lehenik, eta gurin urtua ondoren.
  • Bateratu eta elkartu dena ondo koilara batekin.
  • Labeko erretilu batean, eta gozogintzako paperaren gainean, egin ore horrekin koilarakada bateko pilatxoak.
  • Eman erretiluari kolpe batzuk edo zabaldu pilatxoak sardexka busti batekin.
  • Egosi labean 170ºC-tan 7-8 minutuz.
  • Teilaren alboak gorrituta daudenean, labetik atera eta hoztu aurretik, moldean jarriko ditugu, teila forma emanez.

AHOLKUAK

[aldatu]
  • Arbendola edo almendra oinarri duen orea da. 
  • Hoztu ondoren, oso hauskorra eta horregatik, hoztu aurretik forma eman beharrekoa.
  • Nahi izatera, beroan beste forma batzuk ematea badago (habia, liso...); ondoren, hoztutakoan, forma hori aprobetxatuz erabili ahal izateko.