Sukaldaritza liburua/Errezetak/Tomate saltsa
Itxura
TOMATE SALTSA
MAHAIKIDEAK: 2 Litro prestatzeko.
OSAGAIAK
[aldatu]- Oliba olio birjina: 70 ml.
- Tipula: 2 dadotan.
- Azenarioa: 1 dadotan.
- Piper berde italiarra:1 dadotan.
- Tomate naturala: 2 kg. birrindua edo dadotan.
- Gatza.
- Azukrea.
PRESTAKETA
[aldatu]- Barazkiak, olioarekin kazola batean su erdian jarriko dugu.
- Ongi gorriturik ditugunean, tomatea gehitu eta 30 minutuz su motelean kozinatuko dugu.
- Irabiagailutik edo puregailutik lehenik, eta ondoren txinotik pasata iragazi.
- Saltsa berriro irakin ondoren gatza eta azukrearekin ondu.
AHOLKUAK
[aldatu]- Tomate edo saltsa gorri guztiak irabiagailutik pasatzean kolorea galtzen dute. Kolore horretatik zerbait berreskuratu nahi badugu, ondoren beti irakin egin beharko dugu.
- Azenariorik gabe edo tipularekin bakarrik ere egiten da errezeta hau.
- Tomate natural birrindua gehitzen badiogu, oso gainean egon behar da, oso erraz itsasten baita.