Sukaldaritza liburua/Errezetak/Torrija edo ogi galduak
Itxura
TORRADAK EDO OGI GALDUAK
MAHAIKIDEAK: 6.
OSAGAIAK
[aldatu]- Ogia: Bezperako ogi 1 xerratua.
- Esnea: 500 ml.
- Kanela zotza: 1/2.
- Arrautzak: 6.
- Azukrea: 100 g.
- Kanela hautsa: 25 g.
- Azukre zuria: 25 g.
- Ekilore olioa: Frijitzeko
PRESTAKETA
[aldatu]- Lehenik esnea kanelarekin su baxuan 10 minutuz egosi, epeltzen utzi. Iragazi.
- Pertz batean arrautzak azukrearekin irabiatu ondoren, esnearekin nahasi.
- Ogia prestatutako likidoan bi aldetatik ongi busti.
- Ekilore olioa duen zartagin batean su ertainean kolorea emanez frijitu.
- Frijitu bezain pronto paper xurgatzailea duen erretilu batera atera eta epeldu aurretik kanela hautsa eta azukrea nahasita botako diogu gainetik.
PRESTAKETA (bigarren modua)
[aldatu]- Lehenik esnea kanelarekin eta azukrearekin su baxuan 10 minutuz egosi.
- Arrautzak irabiatu plater batean,
- Ontzi zabal batean ogi-xerrak jarri (elkarren gainean jarri gabe, baina elkar ukituz) eta bertara bota gozatutako esnea, ogi-xerrak estaliz. Ogi-xerrek esnea xurga dezatela eta beratu daitezela.
- Eginkizun zailena dator orain: esnetan ondo bustitako ogi-xerrak arrautza irabiatuan busti bi aldeetatik eta oliotan frijitu. Kontuz ibili ogi-xerrak mugitzean, bera-bera eginda badaude puskatu egin daitezke-eta.
- Ekilore oliotan edota oliba oliotan frijitu daitezke, baina su ertainean egitea komeni da.
- Frijitu bezain pronto paper xurgatzailea duen erretilu batera atera eta epeldu aurretik kanela hautsa eta azukrea nahasita botako diogu gainetik.
AHOLKUAK
[aldatu]- Ogi mota desberdinekin egin daiteke, baita gurina dutenekin ere, betiere bezperatik lehortzen utziko bagenitu.
- Oso garrantzitsua da ogia ongi bustitzea, askotan kanpotik bai baina barrutik lehorrak egoten dira.
- Frijitzeko garaian ere suaren tenperaturarekin jokatu behar da kolore polita har dezan.
- Olioa bi frijitu aldiko iragaztea ere komeni da.
- Banillarekin edo esneari beste lurrin bat emango dion espeziarekin ere egin dezakegu.