Sukaldaritza liburua/Errezetak/Tripaki, behi mutur, edo txerri hanka egosiak
Itxura
TRIPAKI, BEHI MUTUR EDO TXERRI HANKA EGOSIAK
OSAGAIAK
[aldatu]- Behiki mutur, tripaki edo txerri hanka: 1 eta 2 kg. bitarte.
- Tipula: 1 zuritu eta erdibitu.
- Porrua: 1 garbia.
- Azenarioa: 1 garbia.
- Perrexila: Sorta txiki bat ongi garbitua.
PRESTAKETA
[aldatu]- Haragia uretan ondo garbitu eta 5 minutuz zuritu.
- Barazkiak garbitu eta tipularekin izan ezik besteekin barazki-sorta osatu.
- Kazola handi edo presio eltze batean barazki-sorta, tipula eta gatz-ur hotzarekin irakiten jarri. Haragia ongi egosteko denbora dezente behar izaten du, kazola normalean 2 ordutik gora. Presio eltzean 30 minutuz egosi eta ondoren ikusi denbora gehiago behar duen.
- Haragia egosita dugunean uretatik atera eta hozten utzi. Barazkiak eta salda gorde.
AHOLKUAK
[aldatu]- Gaur egun haragi mota hau oso garbi saltzen dute eta uretan garbitzea nahiko izaten da.
- Egosita ere saltzen dira.