Sukaldaritza liburua/Errezetak/Tripakiak
Itxura

TRIPAKIAK
MAHAIKIDEAK: 6
OSAGAIAK
[aldatu]Tripakia egosteko
- Txahal tripaki: 1500 g. inguruko txahal urdai bat.
- Tipula: 1 zuritu eta erdibitu.
- Porrua: 1 garbia.
- Azenarioa: 1 garbia.
Saltsa egiteko
- Txorizo freskoa: 150 g.
- Pipermin lehorra: Xerra 1.
- Urdaiazpiko gazia: 150 g. dadotan.
- Piper saltsa: 400 ml.
- Tripaki salda edo salda zuria. 200 ml.
- Gatza.
PRESTAKETA
[aldatu]- Piper saltsa bat egin.
- Tripakiak ongi garbitu.
- Kazola normal edo presio eltze batean barazkiarekin gatz-ur hotzarekin irakiten jarri. Tripakiek ongi egosteko denbora dezente behar izaten dute, kazola normalean 4 ordu , presioa eltzean berriz, ordu bete.
- Tripakiak egosita ditugunean, 3x3 cm inguruko karratuetan moztu.
- Beste kazola batean pipermina, txorizoa eta urdaia erregosi.
- Soberan duen koipea erretiratu.
- Piper saltsa, salda eta tripakiak gehitu.
- Dena batera egosi, ongi bateratu eta goxatu arte.
- Gatza eman.
AHOLKUAK
[aldatu]- Gaur egun tripakiak oso garbi saltzen dituzte eta uretan garbitzea nahiko izaten da. Garai batean ura eta ozpinarekin garbitzen ziren.
- Tripakiak, egosi eta zatituta ere saltzen dira, horrela erosiko bagenitu, plater hau prestatzea askoz errazagoa eta azkarragoa litzateke.
- Piper saltsaren ordez, etxeko tomate saltsa bat piper txorizeroaren mami xehatuarekin erabili dezakegu.