Sukaldaritza liburua/Errezetak/Ttoro zopa
Itxura
TTORO ZOPA
MAHAIKIDEAK: 6
OSAGAIAK
[aldatu]Arrain saldarako
- Ura: 3 l.
- Tipula 1: Erdibitua.
- Azenarioa: 2 , garbitua eta osoan.
- Porrua: 1 garbitua eta osoan.
- Perrexila: Sorta txiki bat.
- Arraina zurien hezurra, burua, azala...( Legatza, kraba...): 600 g.
- Iltzea: 4 ale.
Arrain zoparako
- Tipula: 1 dadotan.
- Oliba olioa: 100 ml.
- Tomate saltsa lodia: 50 ml.
- Ardo zuria: Zurrusta motz 1.
- Ezpeletako piperrautsa : Koilarakada 1.
- Azafraia: 4 estigma.
- Arrai salda: 2 l.
Hornigaiak
- Itsas aingira: 450 g., ongi garbitua eta zatitua.
- Itsas zapoa: 450 g., ongi garbitua eta zatitua.
- Irina. Irineztatzeko.
- Oliba olioa birjina.
- Txipiroia: 300 g. garbitu eta karratuetan moztua.
- Muskuilua: 600 g. ondo garbituak.
- Txirla handia: 24.
- Zigala: 6.
- Ganba: 12.
- Ogi xerra frijituak, baratxuriarekin igurtziak
PRESTAKETA
[aldatu]Arrain salda egiteko
- Lehenik arrain salda bat egin, horretarako jarri kazola batean ur hotza eta sartu bertan arrain burua, tipula, iltzea eta soka batekin bildua sorta moduan, azenarioa, porrua eta perrexila.
- Irakin 30 minutuz eta iragazi.
'Zoparen oinarria
- Kazola batean, tipula, olioarekin su baxuan jarri.
- Tipula goxatzean gehitu ardo zuria lehenik eta hau murriztutakoan tomate saltsa, Ezpeletako piperrautsa, azafraia eta arrain salda. Irakin 5 minutuz eta ondu.
Platera amaitzeko
- Arraina zatituak irinetan pasa, frijitu eta gorde.
- Txipiroiak gatzatu, salteatu eta gorde.
- Ogi xerrak frijitu eta baratxuriarekin igurtzi.
- Amaitzeko jarri zopa sutan eta bertaratu, txirlak , zigalak, eta muskuiluak.
- Irakin minutu bat, gehitu txipiroiak eta arraina. Itzali sua.
- Hemendik aurrera kazola zerbitzatzeko bitsadera eta burruntzalia bakarrik sartuko ditugu.
- Zerbitzatu ondoren jarri platera bakoitzaren gainean ogi xerra frijitu bat.
AHOLKUAK
[aldatu]- Arraiak eta itsaskiak ez lehortzeko eta ez puskatzeko azken momentuan gehitu eta kazola ez barrutik mugitu.
- Txirlak eta muskuiluak lurrunetan eta apartean zabaldu daitezke izan dezaketen hondar eta oskol puskatu arriskua saihesteko.