Sukaldaritza liburua/Errezetak/Txapata ogia

Wikibookstik

"TXAPATA" OGIA

MAHAIKIDEAK: 8

OSAGAIAK[aldatu]

Poolisha edo ama orea egiteko

  • Nahiko gluten duen okindegiko irina: 450 g.
  • Ura: 450 ml.
  • Okindegiko legami freskoa: 7 g. eta lehorra bada 2,5 g.

Txapata orea egiteko

  • Poolish: 900 g.
  • Nahiko gluten duen okindegiko irina: 300 g.
  • Ura: 120 ml.
  • Okindegiko legami freskoa: 2 g, lehorra bada 1 g.
  • Gatza: 14 g.

PRESTAKETA[aldatu]

Poolisha edo ama ore biguna

  • 100 ml ur epeletan (22ºC) desegin legamia.
  • Pertz batean irinarekin sumendi moduko bat osatu, jarri erdian ura eta legamia.
  • Esku batekin pertzari helduz eta bestearekin koilara bat, nahastu ore likatsu eta likido bat lortu arte. Horri poolisha edo ama ore biguna deitzen zaio.
  • Estaliki hermetiko edo plastiko gardenarekin estali, eta 3 ordu inguruan altxatzen utzi; bere bolumenak hirukoiztu egin behar du. Udan edo neguan denbora edo legami kopuruak desberdinak izan daitezke.

Txapata ogia egiteko

  • Epeldu ura 22ºC inguruan, eta bertan legamia desegin.
  • Pertz baten irinarekin sumendi moduko bat osatu, erdian beste osagaiak( poolisha, irina, ura, legamia eta gatza) jarri.
  • Esku batekin pertzari helduz eta bestearekin osagaiak nahastuz ore likatsu bat egin.
  • Utzi bere horretan 5 minutuan.
  • Mahaira atera eta oratu 5 minutuan; arropa garbitzen arituko bagina bezala.
  • Tapatu zapi busti batekin, eta 10 minutuan bere horretan utzi.
  • Oratu beste minutu batean eta estalita bere horretan beste 5 minutu utzi; hori beste bi aldiz egin.
  • Olioz igurtzitako ontzi karratu batera atera, eta hirutan tolestu.( folio bat triptiko bat bihurtuko bagenu bezala) utzi 30 minutuan bere horretan, eta berriro tolestu eta beste 30 minutuan eman orea ondo altxatua egon arte.
  • Irineztatuta dagoen mahai batean zabaldu.
  • Erretilu bat estali labeko paperarekin.
  • Piztu labea 250ºC-tan.
  • Moztu ogi orea hiru zati luzetan, barrak balira bezala, eta eskuekin pittin bat luzatuta jarri papera duen erretiluan. Tapatu zapi bustiarekin eta 15 minutuan utzi altxatzen; barrutik airez beterik behar du izan, zapaldu eskuko behatz mamiekin barran zehar, airea banatuz.
  • Sartu ogiak bertara eta egosi 15 minutu, jaitsi orduan labea 220ºC-tara eta eduki egosten beste 35 minutuan.
  • Itzali labea, ireki atea, eta utzi barruan beste 10 minutuan atera aurretik.

AHOLKUAK[aldatu]

  • Ogia lantzeko garaian, arropa eskuz garbituko bagenu bezala egin.
  • Ogia egina dagoen jakiteko, azpialdean eskuarekin kolpe batzuk eman eta barne-huts sentitu behar dugu.