Sukaldaritza liburua/Errezetak/Txerri masailak fruta brotxetarekin
Itxura
(Sukaldaritza liburua/Errezetak/Txerri masailak fruituzko brotxetarekin(e)tik birzuzenduta)
TXERRI MASAILAK LABEAN FRUTA BROTXETA ETA PATATA GORRITUEKIN
MAHAIKIDEAK: 4
OSAGAIAK
[aldatu]- Txerri masailarentzat
- Txerri masailak: 8.
- Oliba olioa: Zurrusta 1.
- Sagardoa: 300 ml.
- Gatza:
- Piperbeltza
- Erromeroa: Zotz 1.
- Fruta brotxeta plantxan: 4.
- Patata gorrituak: 8.
PRESTAKETA
[aldatu]- Txerri masailak ur hotzetan garbitu eta lehortu ondoren pertz batean erromero hosto batzurekin jarri ondoren, sagardoz estaliko ditugu. Hozkailuan bi ordu beratzen utzi.
- 2 orduak pasatutakoan labeko erretilu batean masailak zabaldu, ondoren piper hautsa, gatza oliba olioa erromero hostoak eta sagardoaren erdiarekin onduko dugu.
- 220ºC tara 20 minutuz erre ondoren buelta eman eta berriro sagardoarekin bustiko dugu. Bertan edukiko dugu masailak ondo eginda izan arte.
- Masailak eginak ditugunean erretiratu eta labeko ontzian itsatsitakoarekin zuku lodi saltsa egingo dugu.
- Plater karratu batean bi masail erdian jarri, ondoren albo batean patatak eta beste alboan fruta hagatxoa jarriko dugu.
- Dotoretzeko erromero zotza eta perrexil xehatua erabiliko ditugu.
AHOLKUAK
[aldatu]- Kontu eduki masaila gehiegi lehortu gabe.
- Labean egindako piper gorri batzuk ere oso ondo hornituko lukete masaila.