Sukaldaritza liburua/Errezetak/Txibi frijituak
Itxura
TXIPIROI EDO TXIBI FRIJITUAK
MAHAIKIDEAK: 4
OSAGAIAK
[aldatu]- Txibiak edo txipiroia: Garbituak azala kendu gabe eta uztaietan: 600 g.
- Irina edo ogi birrindua: Txipiroiak estaltzeko.
- Oliba edo ekilore olioa: Frijitzeko.
- Baratxuria: 4 .
PRESTAKETA
[aldatu]- Txipiroiak gatzatu eta irinetan edo ogi birrinduan pasa.
- Baratxuriak azal eta guzi eskuekin kolpatu eta zartagin zabal batean oliotan jarri.
- Sua piztu eta utzi baratxuria su erdian bertan.
- Olioa ondo berotutakoan atera baratxuriak, sua bizitu eta sartu txipiroiak.
- Frijitu denbora laburrean kolorea hartu arte.
- Paper xurgatzailea duen ontzi batera atera.
AHOLKUAK
[aldatu]- Txipiroiak edo txibiak zenbat eta handiagoak izan orduan eta uztai finagoak moztuko ditugu.
- Txipiroiak frijitzean ez dugu inoiz batera asko egingo olioaren tenperatura asko gutxitu ez dadin.