Sukaldaritza liburua/Errezetak/Tximitxurria
Itxura
TXIMITXURRIA
OSAGAIAK
[aldatu]- Baratxuria: 2 xehatu.
- Perrexila: Sorta txiki 1 xehatu.
- Oliba olioa: 200 ml.
- Sagardoa edo txakolina: 25 ml.
- Limoi zukua: Tanta batzuk.
- Tamari saltsa: Tanta batzuk.
PRESTAKETA
[aldatu]- Almaiz edo mortairu batean baratxuria eta perrexila pitin kolpatuko ditugu, jarraian oliba olioa gehitu eta ongi nahasi.
- Amaitzeko sagardoa, limoi zukua eta tamaria gehitu hauek ere ongi nahasiz.
AHOLKUAK
[aldatu]- Erretako haragi, arrain edo itsaski desberdinak ontzeko erabiliko dugu saltsa hau.