Sukaldaritza liburua/Errezetak/Txipiroi begi handiak bere tintan
Itxura
TXIPIROI BEGIHANDIA BERE TINTAN
MAHAIKIDEAK: 4
OSAGAIAK
[aldatu]- Begihandi freskoa: 1200.g. Ongi garbitu, lehortu eta karratu handietan.
- Gatza.
- Oliba olio birjina: 60 ml.
- Baratxuria: 3 xerratu.
- Tipula: 2 lerrotan.
- Piper berdea: 1 lerrotan.
- Tomate saltsa lodia: 200 ml.
- Ogi txigortua: 6 xerra.
- Arrain salda: 100 ml.
- Begihandiaren tinta freskoa.
PRESTAKETA
[aldatu]- Kazola batean olioa baratxuriarekin jarri, hau gorritzen hasitakoan tipula eta piper berdea gehitu eta elkarrekin erregosi.
- Jarraian tomate purea, ogia , salda eta txipiroien tintak gehitu.
- Irakiten eduki 30 minutuz.
- Irabiagailutik eta iragazki txinotik pasa.
- Saltsa irakiten jarri eta ondu.
- Txipiroi zatiak erretilu batean gatzatu eta bere horretan eduki minutu batzuk.
- Kazola zabal batean olio tanta batekin txipiroi zatiak laburrean salteatu.
- Saltsa gehitu eta utzi irakiten su baxuan bigundu arte.
- Begi handiaren tamainaren arabera denbora gehiago edo gutxiago beharko du.
AHOLKUAK
[aldatu]- Esaten da plater hau hurrengo egunean goxoagoa dela.
- Begihandia amukoa, freskoa eta azala garbia badu, hau ez dugu zergatik kenduko. Zapore berezia emango bai dio.