Sukaldaritza liburua/Errezetak/Txipiroi frijituak

Wikibookstik
Nabigaziora joan Bilaketara joan

TXIPIROI FRIJITUAK

Txipiroi frijitu

MAHAIKIDEAK: 4

OSAGAIAK[aldatu]

  • Txibiak edo txipiroia: Garbituak azala kendu gabe eta uztaietan: 600 g.
  • Frijitzeko orea: Txipiroiak estaltzeko, 500 g inguru.
  • Oliba edo ekilore olioa: Frijitzeko.
  • Baratxuria: 4 .

PRESTAKETA[aldatu]

  • Frijitzeko orea prestatu.
  • Txipiroiak gatzatu eta frijitzeko orean sartu eta maneatu hauek ongi estali arte.
  • Baratxuriak azal eta guzi eskuekin kolpatu eta zartagin zabal batean oliotan jarri.
  • Sua piztu eta utzi baratxuria su erdian bertan.
  • Olioa ondo berotutakoan atera baratxuriak eta sua bizitu.
  • Frijitzeko orearekin estalitako txipiroiak erretilu batean jarri.
  • Txipiroi zatiak bereiztuz, olio oso berotan sartzen joan.
  • Frijitu denbora laburrean kolorea hartu arte.
  • Paper xurgatzailea duen ontzi batera atera.

AHOLKUAK[aldatu]

  • Txipiroiak edo txibiak zenbat eta handiagoak izan orduan eta uztai finagoak moztuko ditugu.
  • Txipiroiak frijitzean ez dugu inoiz batera asko egingo olioaren tenperatura asko gutxitu ez dadin.