Sukaldaritza liburua/Errezetak/Txipiroi tinta saltsa
Itxura
TXIPIROI TINTA SALTSA
MAHAIKIDEAK: 5
OSAGAIAK
[aldatu]- Oliba olio birjina: 50 ml.
- Baratxuria: 2 xerratu.
- Tipula: 3 dadotan.
- Piper berde italiarra: 1 dadotan.
- Ardo zuria: 150 ml.
- Tomate saltsa lodia: 300 ml.
- Ogi txigortua: 8 xerra.
- Ura edo arrain salda: 1 l.
PRESTAKETA
[aldatu]- Kazola bat olio eta baratxuriarekin sutan jarri; baratxuria kolorea hartzen hasitakoan, tipula eta piper berdea gehitu.
- Goxatzen utzi eta kolore pittin bat hartzen hasitakoan, ardo zuria gehitu, hau murriztutakoan tomate saltsa, txipiroi tinta eta ogi txigortu birrindua, ongi nahasi.
- Azkenik, arrain salda gehitu 40 minutuz egosi, irabiagailutik eta txino iragazkitik pasa. Irakin eta ondu.
AHOLKUAK
[aldatu]- Saltsa hau hurrengo egunean gozoagoa dela esaten dute. viva vox