Kazola bat olio eta baratxuriarekin sutan jarri; baratxuria kolorea hartzen hasitakoan, tipula eta piper berdea gehitu.
Goxatzen utzi eta kolore pitin bat hartzen hasitakoan, ardo zuria gehitu, hau murriztutakoan tomate saltsa, txipiroi tinta eta ogi txigortua ongi nahasi eta azkenik arrain salda gehitu.
30 minutuz egosi, irabiagailutik eta txino iragazkitik pasa.
Irakin eta ondu.
Txipiroiak amaitzeko
Txipiroiak ongi garbitu, gorputza, garroak, hegalak eta tinta banatuz, ongi lehortu.
Tipulak eta piper berdea kazola batean olioarekin su eztian jarri.
Gorritzen hasitakoan, txipiroi garroak eta hegalak gehitu eta 10 minutuz erregosi. Ondu.
Betegaia epel dagoenean txipiroiak bete eta txotx batekin itxi.
Txipiroiak gatzatu eta utzi bere horretan minutu batzuk.
Ondoren eta olio tanta batekin kazola zabal batean eta su bizian salteatu.
Saltsa gehitu eta 20-30 minutuz su baxuan irakin txipiroiak bigundu arte.