Sukaldaritza liburua/Errezetak/Txirla handiak plantxan
Nabigaziora joan
Bilaketara joan

TXIRLAK PLANTXAN

MAHAIKIDEAK: 4
OSAGAIAK[aldatu]
- Txirla handia: 1,6 kg
- Oliba olio birjina: 100 ml.
- Limoia zukua: 1/2 nahi izatera.
PRESTAKETA[aldatu]
- Piztu plantxa bat su bizian, eta jarri bero bero.
- Gehitu olio tanta batzuk, gatza nahi izatera, baina gehitu ezkero oso gutxi eta txirlak, utzi su bizian.
- Mugitu txirlak ireki arte.
- Ireki orduko eta gehiegi egin gabe erretilu batera atera.
- Limoi tanta batzuk ere gehitu eta dena ongi nahastu ondoren zerbitzatu.
AHOLKUAK[aldatu]
- Txirlak oso gutxi egin behar dira bestela, zaildu egiten dira.
- Limorik gabe ere asko jaten da, ireki eta bere horretan.
- Txirlak berezko gatza izaten du, beraz zerbait gehitu nahi bazaio kontuz kopuruarekin.