Edukira joan

Sukaldaritza liburua/Errezetak/Txirlak marinel erara

Wikibookstik

TXIRLAK MARINEL ERARA

Txirlak marinel erara

MAHAIKIDEAK: 4

OSAGAIAK

[aldatu]
  • Oliba olio birjina: 100 ml.
  • Tipula: ½ xehatu.
  • Baratxuria: 2 xehatu.
  • Perrexila: Sorta txiki 1 xehatu.
  • Irina: 15 g.
  • Ardo zuria: 50 ml.
  • Tomate saltsa: 50 ml
  • Arrain salda edo ura: 200 ml.
  • Txirla handia: 1200-1600 g.

PRESTAKETA

[aldatu]
  • Ur gatzatu hotzetan txirlak ondo garbitu, oskol eta hondar zatiak kenduz.
  • Kazola batean eta su baxuan tipula olioarekin goxatzen jarriko dugu, erdi eginik dugunean baratxuria gehitu.
  • Barazkia goxatuta dagoenean, perrexila eta irina lehenik eta ongi nahasi ondoren, ardo zuria gehitu, jarraian tomate saltsa eta arrain salda.
  • Saltsa irakiten dugunean, txirla handiak gehitu eta estalki bat jarriko diogu.
  • 2 minutuz sutan irekitzen utzi.
  • Koilara baten laguntzaz saltsarekin busti txirlak eta zerbitzatu.

AHOLKUAK

[aldatu]
  • Plater honi ez diogu gatzik jarriko, normalean txirlak botako dutena nahikoa izango delakoan.
  • Txirla oso gutxi kozinatu behar da, bestela lehortu eta gogortu egiten da.