Edukira joan

Sukaldaritza liburua/Errezetak/Txirlak saltsa berdean

Wikibookstik

TXIRLAK SALTSA BERDEAN

Txirlak saltsa berdean

MAHAIKIDEAK: 4

OSAGAIAK

[aldatu]
  • Oliba olio birjina: 100 ml.
  • Baratxuria: 2 xehatu.
  • Perrexila: Eskukada txiki bat xehatu.
  • Irina:15 g.
  • Ardo zuria: 50 ml.
  • Arrain salda edo ura: 200 ml.
  • Txirla handia: 1400 g.
  • Gatza.

PRESTAKETA

[aldatu]
  • Kazola zabal batean jarri olioa, baratxuri eta perrexilaren erdiarekin sutan.
  • Baratxuria dantzan hasitakoan, eta gorritu aurretik , gehitu irina eta nahastu.
  • Jarraian, ardo zuria lehenik, eta salda edo ura ondoren gehitu.
  • Saltsa irakiten hasitakoan gehitu txirlak.
  • Ondo eragin saldari txirlekin nahastu dadin, tapa bat jarri eta su bizian minutu batez egosi.
  • Sutatik atera, tapa kendu, eta erdi irekita dauden txirlak guztiz zabaldu.
  • Txirlaren bat zabalduko ez balitz, kazolatik erretiratu.
  • Gatz askorik behar ez badu ere, ondu.

AHOLKUAK

[aldatu]
  • Kontu izan txirlak gehiegi egosi gabe, azkar murriztu, lehortu eta zaildu egiten bai da.
  • Jeneralean, txirlek ura eta gatza gehituko diote saltsari; beraz, ur eta gatzarekin kontuz, tamainan erantsi.
  • Txirlak egin aurretik ur gatzatutan garbitu oskol eta hondar arrastoak kentzeko.