Sukaldaritza liburua/Errezetak/Txitxarroa eskabetxean
Itxura
- TXITXARROA ESKABETXEAN
MAHAIKIDEAK: 4
OSAGAIAK
[aldatu]- Txitxarroa: 1,5 kg. garbitu eta zatitu.
- Gatza.
- Irina: Irineztatzeko.
- Ekilore olioa: Txitxarroa frijitzeko.
- Oliba olio birjina: 80.ml.
- Tipula: 2 lerrotan.
- Baratxuria: 8 zuritu.
- Erramu hostoa: 1.
- Ezpeletako piperrautsa: 15.g.
- Sagardo ozpina: 250 ml.
- Ardo zuri ozpina: 250 ml.
PRESTAKETA
[aldatu]- Txitxarro zatiak gatzatu, irinetan pasa, eta ekilore oliotan frijitu.
- Kazola batean oliba olioaren erdia sutan jarri, lehenik baratxuria gehitu eta hau gorritzen hasitakoan, tipula, su baxuan 15 minutuz kozinatu.
- Erramu hostoa, ozpina, oliba olioa eta piper hautsa gehitu eta 5 minutuz su baxuan egin, arraina erantsi eta beste 5 minutuz egosi.
- Sutatik erretiratu eta hozten utzi.
- 12 ordu pasatu ondoren jan.
AHOLKUAK
[aldatu]- Arraina gehiegi lehortu ez dadin kontu izan.