Edukira joan

Sukaldaritza liburua/Errezetak/Txitxirioak

Wikibookstik

TXITXIRIOAK (GARBANTZUAK)

MAHAIKIDEAK: 8

OSAGAIAK

[aldatu]

PRESTAKETA

[aldatu]
  • Txitxirioak bezperatik beratzen jarriko ditugu ur epeletan; egosi aurretik ura kenduko diegu.
  • Kazola bat urarekin sutan jarri ( kontuz ez jarri ur gehiegi) eta irakiten hasitakoan, beratzen egondako garbantzuak bertara botako ditugu.
  • Irakiten hasten denean, bitsa kendu eta sua txikituko dugu.
  • Porrua, azenarioa , perrexila eta saiheskia gehitu.
  • Eduki su baxuan ordu bete irakiten eta erretiratu txerri saiheskia eta perrexila.
  • Tipula zartagin batean olioarekin sutan jarri erdi eginik dugunean gehitu baratxuria eta elkarrekin utzi goxatzen, ondoren gehitu txitxirioei.
  • Txitxirioak bigundu bitartean irakiten utzi, 90 minutu inguru.
  • Gatza eman txorizoa eta saiheski gehitu eta bere horretan eduki 15 minutuz jan aurretik.

AHOLKUAK

[aldatu]
  • Hornigaiak nahasturik edo aparte zerbitza daitezke.
  • Txitxirioei egosteko garaian inoiz ez bota ur hotza kantitate handietan.
  • Bikarbonato pitin batekin beratzeak, txitxirioak hobeto biguntzen laguntzen du.