Sukaldaritza liburua/Errezetak/Txokolate krema
Itxura
Litro inguru ateratzeko.
OSAGAIAK
[aldatu]- Esnea: 1 l.
- Kanela zotza: 1/2.
- Laranja azala: 4 xerra zuririk gabe.
- Arto irin findua: 100 g.
- Arrautza: 4.
- Gorringoa: 2.
- Azukrea: 150g.
- Txokolate estalki beltza: 40 g.
- Gurina: 10 g gainetik margotzeko.
PRESTAKETA
[aldatu]- Esnearen hiru laurdenak kanela eta limoi azalarekin 5 minutuz irakin. Limoi azala eta kanela bereizi.
- Soberan geratu zaigun esne hotzean arto irina disolbatu.
- Pertz zabal batean arrautzak azukrearekin irabiatu eta arto irin disolbatua gehitu.
- Kanela lurrina duen esnea irakiten jarri, eta pertzeko nahasia poliki poliki gehitzen joango gara hagatxoarekin eragiten diogun bitartean.
- Irakiten hasitakoan sua itzali, txokolate estalkia zatietan gehitu eta hagatxoarekin mugituz ondo urtu arte eduki.
- Dena ongi bateratutakoan erretilu batera atera eta gurinarekin gainetik margotu.
OHARRAK
[aldatu]- Krema hau opil, tarta edo pastel desberdinak betetzeko erabiltzen da.