Edukira joan

Sukaldaritza liburua/Errezetak/Txokolate zuriaren moussea

Wikibookstik

TXOKOLATE ZURIAREN MOUSSEA

MAHAIKIDEAK: 6-8.

OSAGAIAK

[aldatu]

PRESTAKETA

[aldatu]
  • Txokolatea pertz batean maria bainuan urtu.
  • Katilu desberdinetan arrautzak, gorringoak eta zuringoak harrotu.
  • Esne gaina berriz azukrearekin harrotu.
  • Lehenik txokolatea zuringoarekin eta hagatxoaren laguntzaz elkartu ondoren gorringoarekin eta jarraian, azukrea, eta azkenik esne gainarekin.
  • Ontzietan banatu eta hozkailuan sartu.
  • Txokolate txirbila gainean jarriz, aurkez daitezke.

AHOLKUAK

[aldatu]
  • Gogoratu maria bainuko urak ez duela inoiz irakin behar.
  • Gorringoak eta zuringoak harrotzeko maria bainua erabil dezakegu. Ontziak bertan sartuta lehenago eta hobeto harrotzen da.
  • Osagai desberdinen nahasketa, poliki eta kontu handiarekin egin behar da, aurretik harrotutakoa jaits ez dadin.