Edukira joan

Sukaldaritza liburua/Errezetak/Txokolatezko pastelak egiteko ohiko bizkotxo arina

Wikibookstik

TXOKOLATEZKO TARTAK EGITEKO BIZKOTXO ARINA

Txokolatezko bizkotxoarekin eginiko tarta

8 pertsonentzako bizkotxoa egiteko.

OSAGAIAK

[aldatu]
  • Arrautzak: 7.
  • Azukrea: 210 g.
  • Irina: 200 g. bahetua.
  • Kakao hautsa: 10 g.
  • Arto irina: 30 g.
  • Legamia hautsa: 5 g. edo Kafe koilarakada.

PRESTAKETA

[aldatu]
  • Labea 19Cº-tan piztu.
  • Bizkotxoa egiteko ontzia gurinez eta irinez estali edo labeko erretilu batean (plantxak egiteko) papera jarri.
  • Irina, arto irina, kakao hautsa eta legami hautsa bateratu eta galbahetik bahetu.
  • Gozogintzako pertz batean arrautzak azukrearekin harrotu, zuritu arte.
  • Kontu handiarekin irina, arto irina eta legamia-hautsa nahastu.
  • Moldea bete eta labean egosi 20 minutu inguruan. Bizkotxoa plantxan egiteko nahi izanez gero, berriz labeko erretilua duen paper batean, mahukarekin zabaldu.
  • Labetik atera bezain laster, moldetik edo labeko paperetik askatu eta tripa gorantz dutela hozten utzi.

OHARRAK

[aldatu]
  • Arrautza ongi harrotzeko tresneria ondo garbiturik eta lehorturik izan.
  • Prestaketa honetan arrautzak ongi harrotu behar dira .
  • Harrotutako arrautzari irina kontu handiarekin nahastu behar zaio. Pauso honetan, inoiz ez da irabiatu behar, helburua lehenago harrotutako hori mantentzea da.
  • Behin moldetik atera eta hozteko, moldean zegoen posizio berean utzi behar dugu, bestela mahaira itsatsi egingo zaigu.