Sukaldaritza liburua/Errezetak/Txurroak
Itxura
TXURROAK
OSAGAIAK
[aldatu]- Esnea: 240 ml.
- Ura: 240 ml.
- Rona: 20 ml.
- Gatza: 10 g.
- Irina: 250 g. bahetu.
- Legami-hautsa: 5 g.
- Azukrea: Estaltzeko.
- Ekilore olioa: Frijitzeko.
PRESTAKETA
[aldatu]- Kazola batean ura, esnea, rona eta gatza irakin.
- Irina eta legamia dagoen pertz batera poliki poliki bota likido beroa indartsu nahasten dugun bitartean. Nahasketa denboran burutu pikortarik gabeko ore bat lortzeko.
- Pastelerako mahuka batean orea sartu eta olio beroarekin dagoen zartaginetara txurroak bota. Guraize batekin moztu.
- Txurroak frijitu eta paper xurgatzailea duen erretilu batera erretiratu.
- Hoztu aurretik, azukreetatik pasa eta jan.
AHOLKUAK
[aldatu]- Rona ken dezakegu; horren ordez ura eta esnea bakoitzetik 10 ml gehiago gehituko ditugu.
- Legamiarik gabe ere egin daiteke.