Sukaldaritza liburua/Errezetak/Udarea ardotan
Itxura
UDAREA ARDOTAN
MAHAIKIDEAK: 4
OSAGAIAK
[aldatu]- Sagarrak edo udarea: 8.
- Azukre beltza edo zuria: 100-150 g.
- Ardo beltza edo zuria: 1 l.
- Ura: 1 l.
- Kanela zotza: 1/2.
PRESTAKETA
[aldatu]- Garbitu ongi frutak eta zuritu.
- Sartu frutak kazola batean.
- Zabaldu gainetik lehenik azukrea, ardoa, ura eta kanela.
- Jarri sutan eta irakin udareak ongi bigundu arte.
- Orduan, lortu nahi dugun saldaren dentsitatearen arabera, bere horretan utzi hozten edo udareak erretiratu eta salda irakiten eduki, guk nahi dugun dentsitatea eman arte.
- Momentu horretan, sartu berriro udareak saltsan, eta utzi hozten.
- Saltsa karamelizatzen uzten badugu, zuzenean zerbitzatu egingo dugu.
AHOLKUAK
[aldatu]- Aukeratutako fruta motaren arabera, egosten denbora gehiago edo gutxiago egon beharko dute.
- Normalean, ardotan prestatzeko udare gogorrak aukeratzen dira, hots, negukoak.