Edukira joan

Sukaldaritza liburua/Errezetak/Urdai egosi eta gazta krepeak

Wikibookstik

URDAI EGOSI ETA GAZTA KREPEAK

MAHAIKIDEAK: 4.

OSAGAIAK

[aldatu]
  • Krepeak: 8.
  • Barrako gazta: 8 xerra.
  • Urdaiazpiko egosia: 8 xerra.
  • Ekilore edo oliba olioa: 300 ml.

PRESTAKETA

[aldatu]
  • Krepeak eginak ditugunean, zabaldu plater batean.
  • Jarri erdian gazta eta urdai xerra bat.
  • Itxi krepeak erditik eta ondoren berriro ere erditik, krepe laurden bete batekin geratuz.
  • Jarri zartagin bat sutan olioarekin.
  • Ongi beroturik dagoenean, frijitu gure krepeak eta paper xurgatzailea duen erretilu batera atera.

AHOLKUAK

[aldatu]
  • Gazta urdina duen saltsa bat oso ondo doakio.