Sukaldaritza liburua/Errezetak/Urraburua gatzetan
Itxura
URRABURUA GATZETAN TOMATE OZPIN-OLIOAREKIN
MAHAIKIDEAK: 4
OSAGAIAK
[aldatu]- Urraburua: 1500-1600 g. arraina, tripak, ezkatak, zakatzak eta odol bilduak kenduta.
- Itsasoko gatza: 2 kg. inguru.
- Ezkaia: Sorta txiki baten hostoak.
- Perrexila: Sorta txiki 1 xehatu.
- Olio oliba birjina: 150 ml.
- Tomate naturala: 2 pieza, zuritua, hazirik gabe eta dado txikitan.
- Tipulina: 1 dado txikitan.
- Jerez ozpina: Tanta batzuk.
- Gatza.
PRESTAKETA
[aldatu]- Piztu labea 220ºCtara.
- Pertz batean itsasoko gatza nahasi perrexila ezkaiarekin eta ur pitin batekin.
- Labeko erretilu batean gatz ohe bat egin.
- Honen gainean arraina etzanda jarri eta gainontzeko gatzarekin estali.
- Sartu arraina labera eta erre 20 minutu inguru.
- Labetik atera eta utzi bere horretan minutu batzuk.
- Kolpe batzuk emanez, zartatu gatza eta erretiratu.
- Espatula baten laguntzaz arrainaren xerra nagusiak kontu handiarekin bizkar hezurretik banandu eta aparteko erretilu batean jarri.
- Beste alde batetik, katilu batean nahastu tomatea, tipulina, olioa, ozpina eta gatza.
- Jarri ozpin-olio hau arrainaren gaineti edo alboan.
AHOLKUAK
[aldatu]- Arrainaren tamainak baldintzatuko du erretzeko denbora. Kg inguruko arraina 15 minutuz erreko dugu.
- Beste edozein saltsa edo hornigai erabili dezakegu.