Edukira joan

Sukaldaritza liburua/Errezetak/Xirmendutan erretako pikillo piperra

Wikibookstik

XIRMENDUAN ERRETAKO PIKILLO PIPERRA

MAHAIKIDEAK: 4

OSAGAIAK

[aldatu]
  • Pikillo piper freskoa: 32 txorten eta guzti.
  • Oliba olio birjina: 100ml.
  • Baratxuri gordina: 2 xehatu.
  • Gatza lorea.

PRESTAKETAK

[aldatu]
  • Sutan jarri xirmendua, eta gori dagoenean, horren gainean parrila jarri pikillo piperrekin, azala alde batetik erretzen eta belzten utzi, buelta eman aurretik. Ondoren beste aldetik ere erre.
  • Ohol baten gainean jarri erretako piperra eta punta-zorrotzarekin arraskatuz erretako piperraren azala erretiratu.
  • Ondoren labanarekin txortena moztu eta hazi gehienak erretiratzen saiatu.
  • Esku bustiarekin garbitu piperra eta moztu lerroetan.
  • Katilu batean nahastu oliba olioa eta baratxuria xehatu.
  • Zabaldu piperrak plater batean, lehenik gatzarekin ondu eta ondoren baratxuri, oliba olioa gatza zabaldu gainetik.

AHOLKUAK

[aldatu]
  • Erretako pikillo piperra garbitzeko inoiz ez da busti behar, gehienez ere gure eskuak.
  • Piperrak erretzeko beste modua, sopletearekin edo danbolinarekin izaten da.