Edukira joan

Sukaldaritza liburua/Errezetak/Zainzuri egosiak

Wikibookstik

ZAINZURI EGOSIAK

Zainzuri egosiak

MAHAIKIDEAK: 4

OSAGAIAK

[aldatu]

PRESTAKETA

[aldatu]
  • Zainzuriak ongi garbitu eta zurigailuarekin kanpoko azal gogorra kendu.
  • Jarraian, labanaren laguntzaz, zainzurien azpialdeko zuntz zati gogorra moztu.
  • Seina zainzuriko 4 sorta osatu, eta listari batekin lotu.
  • Jarri kazola zabal bat sutan gatz eta azukre pitin batekin.
  • Murgildu bertan zainzuriak, eta egosi 10-12 minutuz, zainzuriaren loditasunaren arabera.
  • Bitsadera batekin atera zainzuriak erretilu batera, haria moztu eta zabaldu.
  • Epelak daudenean, olio hari bat gainetik zabaldu eta jan.

AHOLKUAK

[aldatu]
  • Zainzuriak, sortak osatu gabe ere, egos daitezke.
  • Oliba olio birjina, ozpin olioa, maionesa edo bestelako saltsak ere erabil litezke hornigai moduan.