Sukaldaritza liburua/Errezetak/Zerba zurtoin arrautzaztatuak
Itxura
ZERBA ZURTOIN ARRAUTZAZTATUAK
MAHAIKIDEAK: 4.
OSAGAIAK
[aldatu]- Zerbak: 8 zurtoin eder.
- Gatza.
- Arrautza eta irina: Arrautzaztatzeko.
- Ekilore olioa: 300 ml.
PRESTAKETA
[aldatu]- Zerba zurtoinak osorik garbitu, hariak kendu, izkina itsusiak moztu eta ur hotzetan pasatu.
- Jarri gatzarekin eta ur ugarirekin irakiten, eta egosi 10 minutuz.
- Uretatik atera orduko hoztu.
- Moztu zurtoinak 5 cm. zatietan.
- Arrautzaztatu eta frijitu zartagin batean.
AHOLKUAK
[aldatu]- Bere horretan barazki plater ugariren hornigai bezala erabiltzeko.
- Zerbaren hostoak berriz, egosi, xukatu eta bolak egin ditzakegu, hauek ondoren irin eta arrautzetan pasatu eta frijitzeko.