Zerbak ur hotzetan ongi garbitu. Zurtoinak eta hostoak banandu. Zurtoinei hariak kendu eta zabalean zerrenda finetan moztu. Hostoak berriz garbitu ondoren ere zabalean zerrendetan moztu.
Kazola bat ur ugarirekin sutan jarri, ura irakiten hasitakoan, zerbaren zurtoinak eta azenarioa gehitu eta 5 minutura patata.10 minutura zerbaren hostoak, 15 minutura berriz sua itzali eta iragazi, 100 ml. salda gorde.
Beste kazola batean baratxuriak xerraturik olioarekin sutan jarri eta gorritzen hasitakoan, barazkiak eta zerba salda gehitu, 5 minutuz elkarrekin egosi eta puntuan jarri.