Edukira joan

Sukaldaritza liburua/Errezetak/Ziazerba tortilla

Wikibookstik

ZIAZERBA TORTILLA

Ziazerba tortilla

MAHAIKIDEAK: 4

OSAGAIAK

[aldatu]

PRESTAKETA

[aldatu]

Zartagin

  • Ziazerbak ur hotz ugaritan ondo garbitu, handienei kendu zuztarra.
  • Ondoren egosi 5 minutuz, gazitutako uretan.
  • Iragazi, xukatu eta labanarekin xehatu eta gorde.
  • Zartagin batean, tipula oliba olioarekin sutan jarri goxatzen.
  • Tipulak, karamelizatzen hasitakoan, gehitu ziazerba eta batera minutu pare batez su baxuan kozinatu.
  • Pertz batean irabiatu arrautzak, gehitu ziazerbak eta ondu, ongi nahasiz.
  • Beste zartagin bat olio pitin batekin sutan jarri, ondo beroturik dugunean, nahaskia gehitu eta bertan tortilla egin. Kontu izan gehiegi lehortu gabe.
  • Tortilla honi forma zapala edo bildua eman diezaiokegu.

AHOLKUAK

[aldatu]
  • Kontu izan ziazerbak denbora gehiegi egosi gabe, bestela kolorea asko galtzen du.
  • Tortillak ur gehiegi izan ez dezan, ziazerba ongi xukatu behar da egosi ondoren.