Sukaldaritza liburua/Errezetak/Zitrikoen pastak
Itxura
ZITRIKOEN PASTAK
OSAGAIAK
[aldatu]- Gurina: 200 g.
- Azukre hautsa: 125 g.
- Zuringoa: 2.
- Laranja zukua: 15 ml.
- Limoi zukua: 5 ml.
- Limoi azal birrindua: 5 g zati zuria gabe.
- Laranja azal birrindua: 5 g zati zuria gabe.
- Bainila azukrea: 10 g.
- Irin ahula: 175 g bahetu.
- Arto irin findua: 40 g.
PRESTAKETA
[aldatu]- Zitrikoen zukua erabiliz, pasta hauek zapore oso berezia hartzen dute.
- Gari irina eta arto irina galbahetik pasa.
- Pomada puntuan jarri gurina pertz batean, eta nahastu azukre hautsarekin.
- Gehitu zuringoa, zukuak, azal birrinduak eta bainila lurrina.
- Gehitu irina eta nahastu dena kontu handiz.
- Mutur kizkurtua duen mahuka bat bete.
- Oinarri ez itsaskorra duen labeko erretilu batean zabaldu orea, 7 cm. inguruko uztaiak eginez.
- Egosi labean 15 minutuz 175ºC-tara.
AHOLKUAK
[aldatu]- Mahuka ore bigun honekin betetzen dugunean, puntan behatza jarriz edo muturra gorantz okertu beharko dugu oreak ihes egin ez dezan.