Sukaldaritza liburua/Errezetak/Zuku lodituaren saltsa
Itxura
(Sukaldaritza liburua/Errezetak/Zuku lodiaren saltsak(e)tik birzuzenduta)
ZUKU LODITUAREN SALTSA
OSAGAIAK
[aldatu]- Osagai bat erre ondoren, bere zukua itsatsita geratu den erretilua, zartagin edo kazola.
- Likido zaporetsuak: Edozein salda mota, ardoak, likoreak.....
- Arto irin findua: Salda zaporetsu litroko gutxienez 30 g.
- Ur hotza: 100 ml.
PRESTAKETA
[aldatu]- Osagaiaren zukua lehortuta edo itsatsita geratu den erretilu, zartagin edo kazola horri, koipe sobera balu, kendu.
- Elementu likido zaporetsu bat edo gehiago gehitu, eta su baxuan jarri.
- Modu honetara, itsatsita geratu den zuku hori berreskuratu egingo da. Behar izanez gero, espatula batekin ontzien azpi aldea arraskatu.
- Salda hau iragazki fin batetik pasa, eta kazola batean jarri.
- Katilu batean arto irin findua ur hotzarekin disolbatu.
- Salda irakiten eta hagatxoarekin eragiten diogun bitartean, arto finduarekin eginiko ura gehitzen joan.
- Saltsari bilatzen den dentsitatea eman, horretarako arto irin kantitatea gutxiago edo gehiago erabiliz.
- Amaieran beharko balu, ondu.
AHOLKUAK
[aldatu]- Batzuetan saltsa zaporez oso indartsua geratzeko arriskua dago; beraz, oinarriaren zaporea oso indartsua bada, gehituko dizkiogun likidoek ez dute oso indartsuak izan behar.