Bezperatik, haziak kendu eta ur epeletan piper txorizeroak beratzen jarriko ditugu. Edo 5 minutu irakin.
Piper hauei labana baten laguntzaz haragia kendu.
Kazola batean eta su motelean baratxuri eta pipermina olioarekin sutan jarri.
Baratxuria dantzan hasitakoan, zopako ogia xerraturik gehitu eta dena ondo nahasi.
Jarraian tomate saltsa, piper txorizeroa eta Ezpeletako piperrautsa gehitu eta berriro ere ongi nahasi. Urarekin busti ondoren bakailaoa gehitu eta 40 minutu irakin su motelean.
Bukatzeko gazitu, 4 arrautza bertara puskatu eta nahasi arrautza mamitu arte.