Sukaldaritza liburua/Errezetak/ Bacalhau à Gomes de Sá
Itxura
BACALHAU Á GOMES DE
MAHAIKIDEAK: 4 pertsona
OSAGAIAK
- Bakailaoa: 500 g.
- Patata: 600 g.
- Arrautza: 2.
- Oliba olioa: 75 ml.
- Baratxuria: 1 xerratu.
- Tipula: 2 dadotan.
- Oliba beltzak: 20.
- Perrexila: Pitin bat xehatu.
- Gatza, Piperbeltza.
PRESTAKETA
- Bakailaoa ur gatzatuetan denbora laburrez egosi. Epeldutakoan azala eta hezurrak kendu eta xafletan banandu. Patata azalarekin (20 minutu) egosi, epeldutakoan zuritu eta xerra lodietan moztu.
- Arrautzak ( 12 minutu) apartean egosi. Hoztu, zuritu eta bakailaoaren antzeko tamainan moztu.
- Kazola batean jarri oliba olioarekin baratxuria sueztitzen, kolorea hartu aurretik gehitu tipula utzi kozinatzen.
- Barazkia gardena dagoenean gehitu patata eta bakailaoa. Su baxuan eta kontu handiarekin nahasi. Piperbeltza eta gatzarekin ondo.
- Amaitzeko gainean, arrautza, olibak eta perrexila zabaldu.
OHARRA
- Kontu izan bakailaoa gehiegi egosi gabe, lehortu egingo bai da bestela.
Kategoria:Sukaldaritza liburua Kategoria:Arrain errezetak