Sukaldaritza liburua/Errezetak/ Favas à portuguesa
Itxura
FAVAS Á PORTUGESA (Babak portugalgo eran)
JALE KOPURUA: 4-6
OSAGAIAK
- Oliba olioa: Zurrusta motz 1.
- Txerri saiheskia: 750 g.
- Portugalgo lukainka: 250 g.
- Portugalgo odolkia: 250 g.
- Urdaia: 250 g.
- Baratxuria: 2 xehatu.
- Tipula: 2 xehatu.
- Martorria: Pitin 1 xehatu.
- Menda: Pitin 1 xehatu.
- Baba: Bainarekin 2 kg, baina gabe 1,5 kg.
- Gatza: Pitin 1
- Azukre: Pitin 1.
PRESTAKETA.
- Txerri sahieskia, lukainka eta urdaian zati txikietan moztu.
- Kazola batean olio tanta batekin frijitu-salteatu leheni haragi zatiak eta aparteko erretilu batean gorde.
- Kazola eta olio berdinarekin sueztitu, tipula, baratxuria, martorria eta menda.
- Barazkia gorritzen hasitakoan babak gehitu, tapa bat jarri eta su baxuan egosi. Gehiegi lehortzen dela ikusiko bagenu, 200 ml ur gehitu.
- Babak egosten bukatu aurretik, haragi zatiak gehitu eta elkarrekin amaitu. Kontu handiarekin nahasi eta beharrezkoa balu ondu.
OHARRAK