Sukaldaritza liburua/Errezetak/ Massada de peixe
Itxura
MASSADA DE PEIXE
MAHAIKIDEAK: 4.
OSAGAIAK
- Arrain zuria: 500 g.
- Gatza.
- Oliba olioarekin: 50 ml.
- Tipula: 2 xehatu.
- Baratxuria: 2 xehatu.
- Tomate heldu: 3 dado txikietan.
- Menda hostoak
- Ganba: 8
PRESTAKETA
- Kazola batean jarri ur hotza gatzarekin sutan, sartu arraina eta irakiten hasitakoan itzali sua. Utzi epeltzen eta iragazi ura gordez.
- Arraina xafletan zatitu.
- Beste kazola batean jarri tipula olioarekin sutan, tipula erdi eginik dugunean gehitu baratxuria lehenik eta ondoren tomatea, utzi dena elkarrekin sueztitzen karamelizatu arte.
- Gehitu arrain salda eta irakiten hasitakoan pasta.
- Egosi pasta egin arte eta gehitu arraia, ganbak eta menda hostoak.
- Amaitzeko puntuan jarri.
OHARRA
- Arrain salda nahikoa izango ez balitz ura gehituko genioke.