Edukira joan

Sukaldaritza liburua/Errezetak/ Pica-pau

Wikibookstik


PICA-PAU

MAHAIKIDEAK: 4

OSAGAIAK

  • Behiki edo txerriki haragia: 500 g karratuetan.
  • Baratxuria: 4.
  • Piripíri pipermina: 1.
  • Erramua: 2 hosto.
  • Oliba olio birjina: 100 ml.
  • Ardo zuria: 100 ml.
  • Ozpinetakoak: Aza-lorea, azenarioa, luzokerra, olibak.
  • Perrexila: Xehatua edertzeko.

PRESTAKETA

  • Haragia zatitu, gehitu gatza, erramua eta pipermina.
  • Zartagin batean eta olio beroarekin salteatu haragi zatiak.
  • Ardo zuria gehitu, gutxitu sua eta saltsa murrizten utzi.
  • Saltsa erdira murriztutakoan, sua itzali eta ozpinetakoekin nahasi.
  • Aurkeztu perrexila xehatu pitin batekin.

OHARRA

  • Normaletan mahaikide guziek plater berdinetik jaten dute. Garai batean zotzekin jateko ohitura zegoen.
  • Piripí pipermina lortzerik ez badugu beste edozein pipermin erabili daiteke.