Sukaldaritza liburua/Errezetak/ Tomate zopa
Itxura
TOMATEZKO ZOPA
MAHAIKIDEAK: 4 TOMATEZKO ZOPA
OSAGAIAK
- Tomate heldua: 5 zuritua, hazirik gabe eta dado txikitan.
- Oliba olioa: 50 ml edo zurrustada 1.
- Tipula: 2 xehatua.
- Baratxuria: 2 xehatua.
- Bezperako ogi xerra: 1
- Ura edo barazki salda: 1l.
- Gatza.
- Arrautza: 4 aukeran.
PRESTAKETA
- Tomatea segundo batzuk galdarraztatu eta puntazorrotzarekin zuritu. Lautan zatitu eta haziak kendu jarraian dado txikitan moztu.
- Kazola batean jarri tipula eta baratxuria olioarekin sutan. Sueztitu minutu pare bat eta tomatea gehitu, utzi erregosten dena elkarrekin beste minutu batzuk.
- Gehitu ura eta irakin, jarraian zopa ondu.
- Arrautzarekin egingo bagenu, kazola honetara puskatu edo bestela zerbitzatuko dugun katilura.
OHARRA:
- Ogi txigortua edo perrexila xehatua hornigai moduan erabili daiteke.