Sukaldaritza liburua/Prestaketak/Patata prestaketak
Itxura
Patata frijitua
[aldatu]Teknikaren definizioa
[aldatu]Oso beroa dagoen koipe ugaritan, osagaia bere horretan edo estalita ( irineztatuta, birrineztatuta...) bertan murgilduz, eta kozinatze laburra eginez, kanpotik zarakar gorritua sortu, eta barrutik bigun eta heze mantentzean datza.
Patata frijitzeko pausoak
[aldatu]- Zuritu, garbitu, lehortu eta moztu.
- Tamainaren arabera, olio bero edo beroago baten murgildu.
- Oso finak diren patatekin 170-180ºC, txanda bakarrean eta gorritu arte frijitu.
- Patata zatiak lodiak badira, lehenik, 150-160ºC-tan sueztitu eta ondoren 170-180-tan gorritu.
- Paper xurgatzailea duen erretilura atera eta gazitu. Inoiz ez tapatu.
Patata Egosia
[aldatu]Elikagaia likido barruan edo likidoak sortutako berotasunaren edo lurrinaren ondorioz kozinatze gisa defini daiteke. Egosketak berezko izena duten teknika desberdinetan bereiziko ditugu.
Azalarekin egosteko pausoak
[aldatu]- Patata azalarekin ur hotzetan ondo garbitu.
- Ur hotz gazituan jarri patata eta irakin bigundu arte.
- Egositakoan, epel dagoela zuritu eta zatitu.
Zuritua eta zatitua egosteko pausoak
[aldatu]- Patata zuritu, garbitu, lehortu eta moztu.
- Ur hotz gazitutik abiatuta egosiko dugu. Batzuek limoi zukua era gehitzen diote gutxiago puskatzeko.
- Tamainaren edo erabileraren arabera, behar duen denbora egosi puskatu gabe
Patata labean errea
[aldatu]- Azal eta guzti zilarrezko paperez estalita 150ºC egin arte.
- Azal eta guzti labeko erretiluan jarri 150ºC egin arte.
- Azal eta guzti gatz lodiaz estalita labean 150ºC-tan egin arte.
Patata hau momentuan egin eta hoztu aurretik jan behar da. Egiteko aukera desberdinak daude.
Patata gorritua
[aldatu]- Patata zuritu eta moztu nahi dugun forma emanez.
- Egosi ur hotzetatik abiatuta minutu batzuk.
- Gurin edo olio eta labean su bizian gorritu.
Patata sueztitua
[aldatu]- Patata zuritu eta moztu nahi dugun forma emanez.
- Egosi ur hotzetatik abiatuta minutu batzuk.
- Oliorekin edo gurinarekin eta su baxuan perrexila eta baratxuriarekin sueztitu.
Patataren beste erabilerak
[aldatu]Loditzeko elementu gisa
[aldatu]Patataren fekula erabiltzen da prestaketa desberdinak loditzeko. Kraskatu patata loditu nahi den likidoan, amaieran irabiatu dena. Patata eltzekarian kraskatu eta utzi patata.