Sukaldaritza liburua/Teknikak/Lurrunetan
Itxura
Lurrunetan egoste teknika (Lurrunetan egosi)
Ur edo likido zaporetsu batek sortzen duen lurrinaren ondorioz osagai bat egostea.
Ur edo likido zaporetsu baten lurruna+ sareta baten bitartez bereizita osagai nagusia+ tapa |
---|
- ERABILPENA
- Osagai baten ezaugarri organoleptikoak (kolorea, zaporea, forma...) eta mantenugaiak hobekien mantendu nahi denean.
- Barazkiak, arraina, itsaski, arrautzak arroz, kuskusa.
- Lurrunetan bereziki, bolumen txikiko osagaiak egosten dira.
- HAINBAT AHOLKU
- Egosteko denborak ongi kalkulatu.
- ONTZITERIA EDO TRESNAK
Gaur egun, ontziteria edo makinaria desberdinak erabil daitezke, hauek aukera emango dute presiopean edo presiorik gabe egosteko.
Lurrunetan egosteko lapikoa, labe mistoa lurrunetarako jarria, lurrunetan egosteko egosgailu berezitua, espres ontzia lurruneko saretarekin.