Sukaldaritza liburua/Teknikak/Papillotea
Itxura
Papillote teknika (Papillote eran kozinatu)
Labeko edo aluminiozko paperean azkar egiten diren osagaiak, ongailuekin bildu eta ongi itxi ondoren, labean egosi.
Osagai nagusia+ lagungarri, ongailu+ elkarrekin bilgarria osatu+ labean egosi |
---|
- ERABILPENA
- Osagai baten ezaugarri organoleptikoak (kolorea, zaporea, itxura...) eta mantenugaiak hobekien zaindu nahi denean. Barazkiak, arraina
- Osagai nagusiak, ongailuen zaporea modu oso kontzentratuan jasotzea nahi denean. Legatza, antxuak, haragi bigunak, itsaskiak....
- HAINBAT AHOLKU
- Bilgarria ongi itxi behar da, baporerik atera ez dadin.
- Bilgarria labe beroan jarri eta puzten denean egina dago.
- Bezeroaren aurrean zabaltzen da, barruan dauden lurrin guziak bertan zabalduz.
- Kazolan ere egiterik izango da, papera gainean jarriz.
- ONTZITERIA EDO TRESNAK
- Labea, kazola, sautea