Sukaldaritza liburua/Errezetak/Tartak egiteko oinarrizko gaileta
Itxura
(Tartak egiteko oinarrizko gaileta(e)tik birzuzenduta)
TARTAK EGITEKO OINARRIA: GAILLETA
MAHAIKIDEAK: 6-8 errazio tarta egiteko.
OSAGAIAK
[aldatu]- Irin ahula: 250 g. bahetu.
- Gurina: 150 g. pomada puntua.
- Azukrea: 50 g.
- Arrautza: 1.
- Gatz fina.
PRESTAKETA
[aldatu]- Pertz edo mahai gainean irinarekin sumendi bat egin, erdian gurina, azukrea, gatza eta arrautza jarri..
- Eskuekin poliki poliki nahasi bola bat osatu arte.
- Trapu heze batekin estali eta ordu erdiz gutxienez hozkailuan bere horretan eduki.
AHOLKUAK
[aldatu]- Kontuz ibili behar da; ore hau ez da gehiegi landu behar, osagaiak nahastearekin aski da.
- Edozein tartaren oinarria egiteko erabili dezakegu, sagar, marrubi, kiwi....