Errezeta-liburua/Tiramisu moussea arroz esne kremarekin

Wikibookstik
Jump to navigation Jump to search

Tiramisu moussea arroz esne kremarekin[1]

Osagaiak[aldatu]

  • 400 gr Mascarpone gazta.
  • 200 cl esne gain.
  • 50 gr azukre.
  • Bi arrautza zuringo.
  • Kakao hautsa.
  • Arroz esnea.
  • Pastel krema.

Pastel kremarako osagaiak:

  • Litro erdi esne.
  • Lau arrautza gorringo.
  • 125 gr azukre.
  • 50 gr irin.


Pausoak[aldatu]

Pastel krema egiten hasiko gara. Horretarako, esnea berotzen ipini, eta, bitartean, arrautzaren gorringoak eta 125 gr azukre ontzi batean irabiatu, etengabe. Ongi harrotua dagoenean, irina gehitu eta nahastu. Esnea irakiten hastean, ontzira gehitu.

Ongi nahastu, eta berriro ere lapikora irauli. Bost bat minutu irakiten mantendu, etengabe nahastuz, itsats ez dadin. Sua itzali eta erretilu batera atera. Bertan, sei bat orduz ongi hozten utzi.

Beste ontzi batean esne gaina ipini, eta irabiatu guztia ongi harrotu arte. Beste ontzi batean Mascarpone gazta jarri, eta bertara pastel kremaren burruntzalikada bat gehitu. Guztia ongi nahastu, eta esne gain harrotua gaztaren masari gehitu.

Ondoren, arrautzaren bi zuringoak ontzi batean jarri, eta horiek ere erabat harrotu arte ongi irabiatu. 50 gramo azukre gehitu, eta berriro irabiatu. Kontu handiz zuringo horiek gazta mousseari nahastu.

Gazta moussea kopa batean ere zerbitza dezakegu. Baina gaur arroz esnearekin batera prestatuko dugu. Beraz, plater batean arroz esne koilarakada bat jarri, horren gainean eraztun metaliko bat, eta barrualdea moussez goraino bete.

Ondoren, kakao hautsaz estali goialde osoa. Azkenik, eraztuna kendu, eta prest daukagu.


Erreferentziak[aldatu]