Sukaldaritza liburua/Errezetak/Tomate, mozzarella, barrengorri eta urdaiazpiko pizza
Itxura
(Tomate, mozzarella, barrengorri eta urdaiazpiko pizza(e)tik birzuzenduta)
Errezeta-liburuaren parte.
Osagaiak
[aldatu]- 500 gr irin[1]
- 250 gr ur
- 12,5 gr legami
- 12,5 gr gatz
- 50 gr oliba olio
- 2 tomate pote
- 4 mozarela bola bat
- 8 barrengorri edo txanpinoi haundi
- 160 gr urdaiazpiko fresko
- Albahaka hostoak
Pausuak
[aldatu]- Gopor edo bol batean irina, ura, olioa, legamia eta gatza nahastu eskuen laguntzaz eta orea osatu. Hori eginda, 5 minutuz egoten utzi.
- Mahaian irin apur bat zabaldu eta orea bertara igaro. Kontu haundiz, eragiten hasi. Luzatu eta erdira doblatuz. Honelako 8-10 mugimendu eginda 2 minutuz lasaitzen utzi eta berriz ere eragin. Honela, 5-6 aldiz.
- Masa lau eta malgua lortutakoan, tapatu eta ordu betez toki epelen batean irakiten (fermentatzen) utzi. Bere tamaina bikoiztu behar du.
- Tamaina bikoiztutakoan, bola txikiagoak egin eta hauei pizzaren oinarri itxura eman (labe paperaren gainean). Labea, aurretik 250º tan berotu. Bero dagoela, masa 2-3 minutuz labetu gogortu dadin.
- Oinarria hozten utzi (izoztu beste aldi baterako bada).
- Tomatea zartagi batean, su ertainean, erdira egin arte egosi. Erdira egin denean, kontu haundiz, oinarriaren gainean zabaldu. Honen gainean, eskuz hautsitako mozzarela bola bat, urdai azpiko 40 gr inguru eta txanpinoi xerratu pare bat. 180ºtan laberatu 8-10 minutuz.
- Labetik ateratakoan albaka hosto eskukada eta oliba olio txorrotatxo batekin amaitu.
Erreferentziak
[aldatu][[Kategoria:Gazta]]